ZABALETAREN marrazkera berezia euskal kulturaren sareak zabaltzearekin batera ondu zen.Marrazkigintza ez dago hura hedatzen duen industrietatik, ez hura jasoko duen publikoetatik aparte kontsideratzerik.JON ZABALETA marrazkilariaren hastapenak estuki lotuak daude euskarazko kultur industrien lehen urratsekin, garaiko euskal prentsa apurraren ahalaginekin, euskal kultura berri eta beraz bisualaren gaztaroarekin.